Aurkezpena

FamiliKLIK: Gazte Sortzaileak Ikaskuntza kolektiboko proiektua da; on-line plataforma bat sortu da eta bertan hizkuntza askotako material pedagogikoak daude (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, urdua eta arabiera).

50 bideo egin dira 6 hizkuntzatan! Gazteek sortutako bideoak, gurasoek IKTekin zerikusia duten gaitasunak indartu eta hobetu ditzaten.

Proiektua sortu da Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Saregune proiektuak (Sartu Araba) hiriko hainbat ikastetxetan IKT gaitasunei buruz ematen dituzten prestakuntzetan hizkuntza-zailtasunak antzeman ondoren.

Azken 2 urteotan, 230 familiatik baino gehiagok jaso dute tresna digitalen gaineko prestakuntza (Gmail, Mega, Jitsi…). Prestakuntza-saio horiek modu presentzialean eskaini zaizkie teknologiaren erabileran desberdintasun handiak antzeman ziren ikastetxeei, eta desberdintasun-egoera horrek zailtasun handiak sortzen zizkien familiei seme-alaben hezkuntza-laguntzan. Desberdintasun horiek gertatu baino lehen, gizarte-kalteberatasuneko egoerak daude, desabantaila-egoerak, non hizkuntza-oztopoak giltzarri diren.

Saregunek 17 urte baino gehiago daramatza oztopoak hautsi nahian, batik bat arrakala digitala, beste batzuk ahaztu gabe, hala nola hizkuntzek sortutakoa. Oraingo honetan, arrail digitala apurtzen jarri da fokua, beren hizkuntzan dauden materialak sortuz. Horretarako, eta Landatxoko kaleko hezkuntza programako gazteen parte-hartzearekin, hainbat hizkuntzatako materialak prestatu dira, familiek beren ama-hizkuntzan edukiak errepasatzeko eta/edo finkatzeko aukera izan dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren finantzazioaz, proiektu esperimentalari hasiera eman zitzaion kolonia teknologiko batzuekin; bertan, gazteek beharrezko ezagutza teknikoak eskuratu zituzten eta, ondoren, materialen kontalariak izatera pasatu ziren, kameraren aurrean kontu bat nola sortzen den, baliabidera nola iristen den, nola erabiltzen den eta abar kontatuz.

Prestakuntza hau Anita, Edu eta Juliana profesional onenen eskutan egon zen, gidoigintza, komunikazio, grabazio, makillaje eta grabazio jarraibideak eta aholkuak eskainiz.

Hilabete batzuetako errealizazio eta programazio lanaren ondoren, emaitzekin gozatu eta ikas daiteke http://familiklik.saregune.net helbidean, 50 bideo ikasteko eta ezagutza digitalak indartzeko.