Finalistak

Urriaren 20an, Talentu Digitala Garatzearen aldeko V. Aliantza Foroa egin zen Madrilen eta, horren baitan, Digital Skills Awards Spain 2022 sariak banatu ziren.

FamiliKLIK proiektua izan da “Gaitasun digitalak denontzat” kategorian aintzat hartutako proiektuetako bat.

Sariek helburu dute gaitasun digitaletan gaitzen duen talentuaren garapen arloko proiektu eta esperientziarik onenak identifikatu, baloratu eta aitortzea, bai gizarterako, bai IKT profesionalentzako, bai hezkuntzarako, bai emakume eta neskatoentzako, bai inklusiorako, bai merkatu digitalerako nahiz lanbide heziketarako.

FamiliKLIK Gasteizko Proiektua finalista izan zen eta bazuen aukera denontzako gaitasun digitalak kategorian saria eskuratzeko; zuzenean ari zen lehian BIZUM App-rekin, eta azken horrek eskuratu du azkenean saria.

Taldekide batzuk joan dira Madrileraino eta, beste batzuok, berriz, zuzenean bizi izan dugu Gasteiztik.

FamiliKLIK proiektua Sartu Álava-Saregune Elkarteak prestatu du eta, El Campillo-ko Kaleko Hezkuntzako taldearekin batera jarri da abian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren finantzazioa jaso du, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren bidez, eta Gasteizko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuaren laguntza jaso du.

Familiendako gaitasun digitalak hobetzeko asmoz, arrakala digitala murrizte aldera, Kaleko Hezkuntza programako gazteek eskuliburuak prestatzen dituzte bideoan, familiek etxetik bertatik teknologia erabiltzen ikas dezaten, eta gainera, bakoitzaren hizkuntzan! 6 hizkuntzatan prestatzen baitira. Bideoak FamiliKLIK webean dituzu ikusgai.

Aipamenak hainbat hedabidetan jaso ditugu